Edizio kritiko batek Aita Donostiaren 127 abesbatza-lan bildu ditu, horietatik 17 argitaragabeak
25 azaroa 2026
Josu Okiñena pianistaren ikerketaren emaitza da edizio hau, orain arte sakabanatuta egon den errepertorioa hiru liburukitan biltzen duena. Lanen ia % 70 euskaraz daude.
Aita Donostiaren liturgiaz kanpoko abesbatza-lanen lehen edizio osoa aurkeztu da Donostian, azaroaren 25ean, asteazkenarekin. Ekitaldian parte hartu dute Josu Okiñena pianistak eta ikertzaileak, edizio kritikoaren arduradunak, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordeak eta KEA Ahots Taldeak.
Proiektua sakabanatuta zeuden, eskuratzeko zailak ziren edo, zenbait kasutan, agortuta zeuden partiturak biltzeko beharretik sortu zen. Helburua da errepertorio hori abesbatzen eskura jartzea, beren egitarauetan sar dezaten eta lan horiek berriz ere kontzertuetan entzun ahal izan daitezen.
Bildutako 127 lanetatik, 17 lehen aldiz argitaratu dira, eta 89 euskaraz idatzita daude. Edizioa OE Oficinaren webgunean dago eskuragarri, hiru liburukitan. Lehen biek herri-kantuetan oinarritutako lanak biltzen dituzte, ahots mistoetarakoak eta ahots berdinetarakoak, hurrenez hurren. Hirugarrenak jatorrizko konposizioak biltzen ditu.
Argitalpenak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du, baita Kaputxinoen Probintziaren, Eresbilen, Bellokeko beneditarren, CM Edicionesen eta OE Oficinaren lankidetza ere.
Aurkezpena hedabideetan