Informazioa
Garikoitz Mendizabal (txistu) - Aitor Furundarena (akordeoia)
AITOR FURUNDARENA
Soinujolea, moldatzailea eta konpositorea. Francisco Escuderorekin konposizioa eta Carlos Iturralderekin akordeoia ikasi ondoren, bere ezagutzak areagotu zituen, nazioarteko irakasle ospetsuekin egindako hobekuntza-ikastaroetara joanez, hala nola Claud Ballif eta Max Bonnay Parisen eta Mogens Ellegaard Kopenhageko (Danimarka) Errege Musika Akademian. Bakarlari gisa aritu da Les Jeunes Solistes orkestrarekin eta Frantziako Orkestra Nazionalarekin. Musika tradizional eta garaikidearekiko duen grinak Faltriqueria, Patxi Kaleko, Amaia Zubiria, Pantxoaeta Pello, Txomin Artola eta Larraitz Ugartemendia artistekin kolaboratzera eraman du, besteak beste. Akordeoi Klasikoa, Juanita eta Eta orain badakit bere lan grabatu ezagunenen artean daude.
Antzerkian eta zineman lan egin du EiTBrentzat, euskal telebista-kate eta Euskal Herriko komunikazio-talde nagusiarentzat.
GARIKOITZ MENDIZABAL
izen handiko taldeekin aritu da: Euskadiko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Udal Banda Sinfonikoa, The Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Liceuko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Libanoko Orkestra Filarmonikoa, Chun Cheon Philarmonic Orchestra, Gyonbook Philarmonic Orchestra (Hego Korea) edo Espainiako Ballet Nazionala.
Diskografia zabal eta askotarikoarekin, Mendizabal erabat konprometituta dago instrumentuarekin eta bere kulturarekin. 19 diskoetan oso erregistro desberdinak daude: musika klasikoa, tradizionala, musika zelta, jazza eta antzinako musika.
Programa
Isidro Ansorena (1892-1975)
- Zalla
Hilario Olazarán de Estella (1894-1973)
- Txoriak
- Urretxindorra
- Zozoa
- Txantxangorria
- Kukua
- Argi
- Edurne
- Edurne xuria
- Edurne ederra
- Edurne kuttuna
- Edurne maitita
Antonio Vivaldi (1678-1741)
- Concerto per flautino RV 443
- I.- Allegro
- II.- Largo
- III.- Allegro molto
Pablo Sarasate (1844-1908)
- Caprice basque
Musika zelta tradizionala Música tradicional celta
- Dobbin’s flowery vare / Mo tír
Sabin Bikandi (1965-)
- Migerlera
Euskal musika tradizionala Música tradicional vasca
- Errekan dau arrie (jota)
- Attona kaskazuri (porrusalda)


