Duo Somenzi Zanchetta
Biolina eta pianoa

Duo Somenzi Zanchetta

Informazioa

STEFANO ZANCHETTA

Veneziarra, biolinista eta biolista, eta pianoaren eta konposaketaren ikerketa lantzen du. Biolin lehiaketa ugaritan irabazle izan da, eta Ganbera-musikako sariak ere jaso ditu, Paris eta Colmarreko lehiaketetan esaterako. Bere kontzertuen jardueraren ondorioz, Europako, Ameriketako Estatu Batuetako, Errusiako, Japoniako, Australiako, Txinako, Latinoamerikako  edota Ekialde Ertaineko hainbat areto garrantzitsuetan jotzera iritsi da.  Kontzertino gisa kolaboratu du orkestra askorekin. Horien artean, La Fenice Antzokiko Orkestra, Erromako RAIko Orkestra, Orchestra Abruzzese Sinfonika, Orchestra regionale di Udine, Mario Brunellok zuzendutako Orchestra d ‘Archi italiana aritu da. XX. mendeko musikarekiko bere jakin-minak, Alban Berg-en Kammerkonzert, Kurt Weill-en biolinerako kontzertua, Zandonai-ren kontzertu erromantikoa eta Alfred Schnittkeren kontzertua bezalako obrak interpretatzera eraman zuen. Claudio Scimone eta I Solisti Venetirekin Tartini eta Mendelssohnen kontzertuen hainbat biratan parte hartu du. Musika barrokoaren esparruan beti kolaboratu du I Virtuosi di Roma orkestrarekin edota bere maisua izan zen Sirio Piovesan-ek sortutako Veneziako A. Vivaldi orkestrarekin. Grabazio ugari egin ditu diskoetxe garrantzotsuekin.

MASSIMO SOMENZI

Hainbat nazional eta nazioarteko lehiaketako sari ugariren irabazlea. Venezian, Salzburgoko “Mozart-teum”-en eta Parisko “Association Musicale”n en Pianoa ikasi zuen. Bertan “Premier Prix” bat lortu zuen Ganbera Musikan. Bere jarduera kontzertistikoan zehar, bai ganbera-musika taldeekin bai solista gisa bai orkestrarekin, Frantziako Italiako, Austriako, Espainiako, Portugal-eko, Alemaniako, Japoniako, Amerikako Estatu Batuetako, Kanadako, Txinako eta Sobietar Batasun ohiko aretorik ospetsuenetan aritu da.

“Bere Musika oroar elkarrizketaren bila, eta soinuaren eta entzumenaren gozamenerako nabarmendu beharreko aurkikuntza melodiko eta harmonikoak partekatzearen bila dabil. Baita ohikoa ez den musikan ere, bere musika-irakurketa errebelatzen saiatzera zuzentzen da, osoan Musika mota guztietan sinisten dutenen konbikzioaz, sekretuak, ideia enbrioiak, hainbat fintasun gero Soinu-arkitekturak eraikitzeko elementu gisa erabiltzeko”

Irakurri gehiago

Programa

G. F. MALIPIERO

Il canto della lontananza

F. POULENC

Sonata “à la mémoire de Federico Garcia Lorca”

  • Allegro con fuoco
  • Intermezzo
  • Presto tragico

J. GURIDI

Dos Bocetos

  • Impromptu
  • Scherzino

M. RAVEL

Sonata

  • Allegretto
  • Blues
  • Perpetuum mobile

A. MADINA

Romanza para violín y piano

Duo Somenzi Zanchetta
Biolina eta pianoa

  • 2022/02/04
  • 20:30o.
  • 3€
Zikloari dagokion ekitaldia:
Batura 2. Zikloa / 2021–2022

Bastero Kulturgunea

Ondarreta Kalea
20140 Andoain (Gipuzkoa)

scan me
Mugikorrarekin eskaneatu