Euskadiko Orkestrak Aita Donostiaren \"La vie profonde de Saint François d\'Assise\" sartu du bere denboraldian
02 iraila 2026
Euskadiko Orkestrak bere Denboraldi Sinfonikoan programatu du Aita Donostiaren lan monumentala: Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d’Assise.
Lehen mailako ondare-berreskurapena da. Neurriari, taldeari eta iraupenari dagokienez, fraide eta konpositore donostiarrak inoiz sortutako lanik handinahiena da. Jatorriz Henri Ghéonen antzerki-lanerako musika intzidental gisa idatzia eta 1926an Parisen estreinatua, partiturak batzen ditu espiritutasun frantziskotarra, distira korala, euskal herri-ondarearen sustraiak eta gerren arteko Parisko abangoardien konposizio-aurkikuntzak.
Ekoizpenak Ernest Martínez Izquierdo maisuaren musika-zuzendaritza izango du, Annie Dutoit-Argerich aktore eta errezitatzailea, Luken Munguira tenorea, eta Easo Abesbatza nahiz Easo Gazte abesbatzak, Fernando Bernués eszena-zuzendari eta David Ferré dramaturgia-zuzendari direla.
Kontzertuen bira (2026ko azaroa):
- Azaroak 6: Kursaal (Donostia)
- Azaroak 7: Euskalduna Jauregia (Bilbo)
- Azaroak 9: Kursaal (Donostia)
- Azaroak 10: Jesús Guridi Kontserbatorioa (Gasteiz)
- Azaroak 11: Baluarte (Iruña)
Egitarauari buruzko informazio gehiago eta sarreren salmenta Euskadiko Orkestraren webgune ofizialean.
Partitura eta materialak eskuragarri orkestra eta programatzaileentzat
Aita Donostiaren Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d'Assise lanaren edizio osoa erosteko eta materialak alokatzeko eskuragarri dago gure webguneko katalogoan: